Dena jokoan, Landaren

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 2a, 02:00

Denboraldi osoaren azken emaitza, den-dena izango du jokoan Hernanik bihar. Bartze­lonaren kontra jokatuko dute, Landaren, normalean baino ordu erdi beranduago: eguerdiko 12:30etan.
Txuritik beltzera, kolore guztiak har ditzake hirukoloreen sasoiak, biharko emaitzaren arabera. Irabaziz gero, zuzenean salbatuko dira, play offa jokatu beharrik izan gabe. Galduz gero, Vigoren partiduari begiratu beharko diote, azkenak edo azkenaurrenak diren jakiteko.

Bartzelonako partiduaren errebantxa
Partidu klabea izango da, eta errebantxa ere hartu nahiko dute hernaniarrek. Izan ere, aurreneko itzulian kolpe gogorra jaso zuten Bartzelonan: gora egiten hasi zirenean, eta Bartzelona aurkari zuzena zela, 32-5 galdu zuten.
Orain, aurkari zuzena dute talde kataluniarra, berriro; ezin zuzenagoa, gainera. Eta orduan jasotako kolpea, bueltan eman nahiko diete. Kolpe erabakigarria litzateke, gainera. Batek mailari eutsiko lioke, eta besteak play offa jokatu beharko luke.

12:30etan izango da partidua Landaren, Bartzelona aurkari zuzenaren kontra.

Kadeteak, Estatukoan
18 urtez azpikoek ere, zita garran­tzitsua izango dute asteburuan: Estatuko Txapelketa jokatuko dute, gaur eta bihar, Valentzian.
A multzoan ariko dira kadete hirukoloreak, Valentzia, Pozuelo eta San Cugat taldeen kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!