Lehenengo solasaldia gaur, Osiñagan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 3a, 02:00

Gaur hasi eta hauteskunde egunera bitarte, hainbat bilera eta solasaldi egingo dituzte EH Bilduko hautagaiek herritar eta herri eragileekin. Gaur, Osiñaga auzoan izango dira Luis Intxauspe egungo alkatea eta zerrendaburua, eta beste zenbait hautagai. EH Bilduk Hernanirako dituen asmoen berri emango dute eta auzo­tarrek Osiñagako kezkak, beharrak, zalantzak eta bestelakoak azal­tzeko aukera izango dute. Eguerdiko 12:00etan izango da Arriatsu eskolan.
Datorren astean, Martin­degi-Akarregi, Lizeaga-Santa Barbara eta Ereñotzuko auzotarrekin elkartuko dira. Bestalde, ostegunean, herri programa eta hautagaiak aurkeztuko dituzte eragileen aurrean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!