Etzi arte aukera, apuntatzeko

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 2a, 02:00

XIX. Squash Txapelketa antolatu du Udalak, eta izenematea zabalik dago, astelehenera arte. Apuntatzeko, kiroldegira jo behar da, eta informazio gehiago nahi duenak, 943 55 21 85 telefonora deitu dezake. Nahikoa jende apuntatuz gero, bi txapelketa egingo dira: bat gizonezkoentzat, eta bestea emakumezkoentzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!