Ohorezko mailari eusteko lehian, gogotik egin du lana Hernanik eta gaur errematatzea besterik ez zaio geratzen. Bartzelona izango du aurrez aurre, aurkari zuzena, eta irabaziz gero, salbazioa lortuko dute. Eguerdiko 12:30etan hasita neurtuko dituzte indarrak, Landaren.
Lehia estua izango da beraz. Partidu klabea izateaz gain, errebantxa ere hartu nahiko dute hernaniarrek. Izan ere, Bartzelonan 32-5 galdu zuten, orduan ere aurkari zuzenak izanda.
Galduz gero, Vigoren zain geratu beharko dute trikoloreek. Vigoren arabera, azkenak edo azkenaurrenak geratuko lirateke. Azkenak geratuko balira, mailaz jaitsiko lirateke, baina azkenaurrenak izanez gero, play offa jokatuko lukete.