Jaialdi polita izango da Galarretan, gaur 16:00etan. Bigarren partiduan, aurrez aurre ariko dira Sagardoaren Txapelketako azken bi bikote irabazleak: Zeberio II-Endika eta Etxeberria IV-Ion. Ondoren, Barrenetxea IVk jokatuko du, Matxin IIIrekin, Uterga eta Agirrezabalaren kontra.