GRAVNIko finaletan, hernaniarrak

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 2a, 02:00

GRAVNI txapelketako finalak jokatuko dira asteburuan, eta zenbait hernaniar ariko dira, Gipuzkoarekin, Bilboko Bizkaia frontoian. Gaur, trinketeko finalak izango dituzte, 10:30etan: jubeniletan Amaia Araiztegi Hernani­ko taldeko palista ariko da, Gabi­rondo donos­tiarrarekin, Iparralderen kontra; eta 22 urtez azpikoetan, Amaia Irazustabarrena eta Ariane Arrieta hernaniarrek, Nafarroa izango dute aurkari. Eta bihar 10:00etan, ezker hormako finala izango du Maider Huizik, Arabaren kontra, 22 urtez azpikoetan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!