Hernaniko PSE-EE alderdiak maiatzaren 24ko Udal Hauteskundeetarako bere hautagai zerrenda aurkeztu zuen asteazkenean. Zerrenda berritua aurkeztu duela nabarmendu du, «gaitasuna eta udalgintzan esperientzia duena».
Zerrendaburua, Ricardo Crespo da, 30 urteko usurbildarra eta 8 urte daramazkiena udal desberdinetako zinegotzi gisa. Euskaldun hau, Zientzia Politikoetan lizentziatua dela nabarmendu dute eta 3 urte daramazkiela Hernanin, alderdi sozialistarentzako lanean. Aurretik, lau urtez, aholkulari gisa egin zuen lan, autonomo moduan.
Maria Jesus Egido da bigarrena zerrendan. Zuzenbidean doktorea da eta baita Euskal Herriko Unibertsitateko kolaboratzailea ere. Horrez gain, hainbat zuzenbide eskolatan irakasle izan da. 2011ko hauteskundeetako zerrenda ere osatu zuen Hernanin, eta gaur egun zinegotzia da. Gipuzkoako Batzar Nagusietako kide ere bada.
Hirugarren postuan, Maria Eugenia Lopez hernaniarra dago. Adierazi dutenez, ezkerreko emakume honek PSE-EEren eskutik erabaki du politikara salto egitea. Santa Barbara auzokoa da, 46 urte ditu eta 3 semeren ama da. Independiente gisa aurkeztu da PSE-EEko zerrendan. Lan arloari dagokionez, beti eraikuntzara lotua egon da.
Laugarren postuan, Manuel Bello dago. Sindikalista. Jaiotzez galiziarra da eta orain dela 50 urte baino gehiago iritsi zen Hernanira. Eraikuntzako langilea da. Ezkondua dago eta bi alaba ditu.
Bosgarren postuan, Pablo Peñacoba ageri da. Hernaniko PSE-EEko idazkari nagusia. Hernaniko Udaleko PSE-EEko bozeramailea izan zen, eta zinegotzia. Hezkuntzako ikuskaria da eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza delegatua izan zen.
Seigarrena, Jose Francisco Torres da. Irakaslea izan da, hezkuntza ikuskaria, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza delegatua eta Donostiako Hizkuntza Eskolako zuzendaria. José Antonio Gorjón da zazpigarrena. Hernaniarra, garbitasun sektoreko langilea eta sindikalista. Zortzigarrenean, Mª Pilar Dávila dago. Hernaniko PSE-EEko kidea eta garbitasuneko langilea. Berderatzigarrenean, Alfonso Méndez. Hernaniarra, Zikuñaga auzokoa. Filologia Klasikoan lizentziatua eta bigarren hezkuntzako irakaslea. Hamargarrenean, Mª Carmen Giganto, independiente moduan.
Gainerakoak: Jose Antonio Sánchez, Mireia Ruíz, Francisco Giraldo Merideño (independientea), Mª Luz Moreno (independientea), Jose Ramón Chica, Avelina Garbayo eta José Pérez.