UTE Urumeak jakinarazi duenez (AHTa eraikitzen ari diren enpresen taldea), astelehenetik aurrera, Loidin bidea itxi eta desbideratu egingo dute Urnietara joateko bidegurutzean. AHTaren obrak direla eta, tunel bat eraiki behar dute zona horretan, eta beraz, obrak irauten duen 4 hilabete inguruan, bidea desbideratura egongo da. Seinaleak jarrita daude.