Ipuin eta kantuen kulturarteko astea antolatu dute Udal Liburutegiak eta AMHER-SOS Arrazakeriak: Hernani hitzetan. Astelehenetik larunbatera, aspaldiko bardoen antzera ariko dira Maroko, Kamerun, Katalunia, Senegal, Mongolia, Kolonbia, Venezuela, Azerbaijan, Sahara eta Euskal Herriko kantautoreak.
Hernaniko hainbat txokotan izango dira emanaldiak: Biterin, Institutuan, Goiz Eguzkin, Gaztetxean... Herriko talde desberdinengana iritsi nahi dute: gazteengana, helduengana eta baita haurrengana ere. Talde bakoitzarekin banaka ariko dira, baina talde denak elkartuko dituen ekitaldi bat ere izango da.
Erakusketarako, sarrerak doan
Erakusketa berezi bat ere izango da egunero, asteazkenean izan ezik. Inutensilios izena jarri diote, eta erakusketa honen bidez, Nork daki non herrira bidaiatuko du ikusleak, Edonon probintziara, eta bertako bizilagunak ezagutuko ditu: etxeetan eta kale kantoian aurkitutako material birziklatuarekin egindako pertsonaiak.
Bisita gidatuak izango dira, 15 minutukoak, eta gehienez bost pertsona sartzeko aukera izango da, batera. Eskulturen hauskortasuna dela eta, 10 urte baino gutxiagoko umeek, heldu batekin egon beharko dute. Gaztetxean izango da.
Sarrera dohainik da, baina aurrez eskatu behar da Udal Liburutegian (943 55 29 66)
edo AMHER elkartean (943 33 60 71).
EGITARAUA
Astelehen-asteazken: Ikastetxeetan ekitaldiak.
Asteartea:
17:00/19:00, ‘Inutensilios’ erakusketa, Gaztetxean.
19:00, Ipuinen maratoia, Goiz Eguzkin.
Asteazkena:
18:00, Ipuinen maratoia, Biterin.
Osteguna:
17:00/18:15, ‘Inutensilios’ erakusketa, Gaztetxean.
19:00, Hitzaldia: ‘No es buscar la perla en la basura, es ver la basura como perla’. Gaztetxean.
Ostirala:
17:00/19:00, ‘Inutensilios’ erakusketa, Gaztetxean.
20:00, Errezitaldia, Gaztetxean.
Larunbata:
11:00/14:00, ‘Inutensilios’ erakusketa, Gaztetxean.