Suro auzoan barrena, baserriko lanetan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 2a, 02:00

Eguraldia primeran portatu zen lehengo larunbatean, eta 30 ume inguru bildu ziren, gurasoekin batera, Herrigintza Eskolako lehendabiziko saioan parte har­tzera. Suron izan ziren, bertako baserriak ezagutzen.

Animaliak zaindu eta elikatzen
Baserriko hainbat lan egiteko aukera izan zuten umeek, Suroko baserrietan. Batzuk, ardiak jezten ibili ziren. Beste batzuk, behiak ikustera joan ziren, eta ogia eman zieten.
Bestetik, ahuntz txikiak eta astoa ere ikusi zituzten, eta Tereseneko bordan izan ziren, aska eta putzadera zertarako diren ezagutzeko.

Zaharrenengandik ikasten
Animaliak zaintzeaz gain, bestelako lanak ere izaten dira baserrian. Baratzan lanean aritu ziren, eta sega pikatzen ere ikusi zuten; orain auzoko zaharrena den Pedro Narvartek erakutsi zien horretan, eta bestelako kontuak ere kontatu zizkien; adibidez, beren etxea eskola izan zenekoa.

Mamia eta gazta ederrak!
Lana majo egin zuten gazte­txoek, eta saria jaso zuten; eguerdi partean, beraiek egindako mamia jan zuten postretan. Horrez gain, goizean egindako gaztak oso itxura ona hartu zuen, eta zita jartzen hasiak dira, gazta denen artean jateko.

Hilean, bat
Hilean Herrigintza Eskolako saio bat egiteko asmoa dago; hurrena, herriko artisaugin­tza landuko dute. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!