Bere egun nagusia biziko dute gaur Txino auzoko bizilagunek. Beroketa izan zuten atzo, bertso saio eder batekin eta mus txapelketarekin, eta gaur ospatuko dituzte auzoko jaiak.
Lasterketekin gozatzeko aukera izanen dute aurrena, 10:30etan hasiko baita Goizuetako Krosa. Eta segidan emanen diete hasiera jaiei: 12:00etan botako dute txupinazoa.
Dragoia, auzoan zehar
Eztandaren hotsak erakarriko du Txino auzoko dragoia ere. Trikitilarien doinuek lagunduta, kalera aterako da, auzoan zehar ibiltzeko.
Eguneko lasterkari azkarrenak sarituko dituzte ondoren, 12:30etan, eta mahaiaren bueltan jarriko dute zita. 14:30etan, bazkaria eginen dute, goiko frontoian. Txartelak salgai daude Amaia kafetegian.
Musika eta dantza, arratsaldetik gauera
Arratsaldean, sabel dantza saioa izanen da, Shamaliats Belly Dance taldearen eskutik. Eta segidan, musikak hartuko du protagonismoa. Gorka eta Olatz trikitilariek alaituko dute auzoa, gauerdiko kontzertuak iritsi arte: Skarmentu eta Sota de Birras.
EGITARAUA
10:30, Goizuetako Krosa.
12:00, Txupinazoa.
Ondoren, Dragoiaren irteera trikitilariekin batera.
12:30, Kroseko sari banaketa.
14:30, Bazkaria goiko frontoian. Txartelak salgai Amaia kafetegian.
17:30, Sabel dantza, Shamaliats Belly Dance taldearen eskutik.
Ondoren, Gorka eta Olatz trikitilariak.
00:00, Kontzertuak:
-Skarmentu
-Sota de birras