Astigarragako Kaizoku Yutax taldea Salamancan izan zen duela bi asteburu, Txapelketa Autonomikoa jokatzen. «Ez ginen oso ondo aritu», azaldu du Ivan Vadillo kapitainak; hala ere, 7garren postua lortu zuten taldeka; Mikel Selegante, bakarka, azpitxapeldun izan zen 501 modalitatean, eta Iker Vadillok laugarren egin zuen. Orain, Ligako jokaldietan kontzentratuko dira buru-belarri: aurreneko bi jardunaldiak galdu egin zituzten; hirugarrena, bedindu; eta laugarrena, lehengo astean, irabazi, 2-10, Burundaren kontra.