Gipuzkoako Klasika, Ataungo Saria eta Usurbilgo itzulia, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 2a, 02:00

Txirrindulariek lanpetuta pasako dute asteburua. Gaur, goizeko 10:30etan hasita, XXI. Gipuzkoako Klasika jokatuko dute junior mailakoek; 116 km-tako ibilbidea izango da, eta hiru puntu puntuagarri izango ditu. Horietako bat 1go kategoriakoa izango da, eta hortxe egongo da helmuga, Lazkaomendiko tontorrean. Bestalde, kadeteek V. Ataungo Sarian hartuko dute parte arratsaldean, Aian barrena, eta infantilek, Usurbilgo itzulian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!