Atzo zen jokatzekoa Mundarro, Allerruren kontra. Emaitza edozein izanda ere, Gorengoen Mailan segiko du Mundarrok datorren denboraldian ere. Lasaitasun horrekin, ahalik eta emaitzarik onenak bilatuko ditu denboraldia bukatzeko geratzen zaizkion bi partiduetan; Dunboa Eguzki eta Sanpedrotarraken aurka jokatuko du.