Hamaika kultura, herri bakarrean

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 2a, 02:00

Hamaika jatorri eta hamaika kultura biltzen dituen herria da Astigarraga, eta ospatzeko arrazoia dute hori. Aurten ere, Aniztasun Astea antolatu du Udalak, datorren astelehenetik larunbatera, kultura horiek guztiek bat egiteko.
Ekintza ugari izango dira, aste osoan zehar. Tabernetan egongo den argazki erakusketak jarriko du fondoa, eta hainbat kultur ekitaldik emango diote kolorea. Astelehenean bertan, Elkarbizi tailerra izango da ikastolan. Eta herri desberdinetako musikak alaituko du osteguneko pintxopotea, herriko tabernetan, beheko plazan Trostan antzerki saioa eskaintzen duten bitartean.

Janari dastaketa, larunbatean
Zinemak emango dio jarraipena festari, ostiralean, bi laburmetrairekin. Eta larunbat eguerdian, herri desberdinetako jakiak probatzeko aukera ederra izango da Joseba Baran­diaran plazan. 

EGITARAUA
Maiatzak 4-9, Argazki erakusketa, herriko tabernetan: Ikatza, Zipotza, Bukoi, Ekaitz... Udalak garapen bidean dauden herrietan laguntzen dituen proiektuen ingurukoa.
Maiatzak 4, Elkarbizi, kultur anitzen artean bizi eta gure burua kultur aniztasunean ezagutzeko tailerra. 17:30etan, ikastolan.
Maiatzak 7, Antzerkia: Trostan, publiko guztientzako. 19:00etan, Joseba Barandiaran plazan.
Maiatzak 7, Musika anitza, herriko tabernetan, osteguneko pintxopote eguna girotzeko.
Maiatzak 8, Zineforuma: Aurora eta Hasta Pastora laburmetraiak. 18:00etan, Gazte Lekuan.
Maiatzak 9, Janari anitza, hainbat herritako janaria dastatzeko aukera, musikaz lagunduta. Astigar taldeak euskal dan­tza pausoak erakutsiko ditu. Joseba Barandiaran plazan, 12:00-14:00.
Aste osoan zehar, ikastolan, atzerritik etorritako guraso batzuek, bere herriko kultura, ohitura eta janariak ezagutzera emango dituzte, beren seme-alaben geletan.
Maiatzak 23, Haur antzerkia, Capra cu trei iezi, Luceafarul konpainia errumaniarraren eskutik, zuzeneko euskerazko itzulpenarekin. 17:30etan kultur etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!