Ipuinak irakurtzeko gomendioak emango ditu Begoña Egizabalek, Astigarragako Herri Eskolak antolatu duen ikastaroaren barruan. Beldurrezko ipuinak, emozioak... nola landu ere azalduko du.
Astelehen, astearte eta asteazkenean emango da ikastaroa, 14:45etatik 16:15etarako tartean, Herri Eskolako liburutegian, eta irekia izango da. Astigartar guztiei egin diete dei parte hartzeko.