Lehengo igandean ibilaldia antolatu zuen Sagardoetxeak, Sagardoaren Lurraldea ezagutzeko; Astigarragan hasi, eta Hernanitik pasa ondoren, Usurbilen bukatu zuten buelta parte hartzaileek. Era berean, datozen egunetan beste hainbat ekintza antolatu dira. Batetik, gaurtik igandera bitartean, loreen polinizazioaren inguruko jardunaldiak egingo dira. Eta bestetik, maiatzaren 24ra arte aukera izango da Sagastiak loretan eta ardiak larretan argazki lehiaketan parte hartzeko, Sagardoetxeko facebook orrialdean.