Gaurtik igandera, loreen polinizazioaren inguruko jardunaldiak izango dira Sagardoetxean, eta bestalde, igandean, plaza dantzak izango dira Joseba Barandiaran plazan, eguerdian.
Astelehenetik aurrera, berriz, ekitaldi uholdeak harrapatuko du Astigarraga, hilabete osoan zehar.
Aniztasun Astea, San Isidro Eguna, eta Ilar Eguna
Ekitaldi berezi eta nabarmenak izango dira, batetik. Esate baterako, astelehenean Aniztasun Astea hasiko da, eta igandera bitartean, hainbat tailer, antzerkia, argazki erakusketa, janari dastaketa edota zine foruma egingo dira.
Bestetik, hilaren 15ean San Isidro, baserritarren eguna ospatuko da, Kaxkoan eta Zamalbide-Bentak auzoan. Azken honetan, festak jarraipena izango du hurrengo bi egunetan ere.
Era berean, aurten ere ez du hutsik egingo Ilar Egunak; maiatzaren 22tik 24ra bitartean ospatuko da.
Zaharren omenaldia eta Bertsolari Txapelketa
Beste bi ekitaldi berezi ere izango dira hil honetan; maiatzaren 10ean omenaldia egingo zaie herriko edadetuenei, meza eta bazkari batekin. Bestale, hilaren 10ean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako aurreneko sailkapen saioa jokatuko da Astigarragan.
Literatura, antzerkia, Zilegi Eskolak eta gehiago
Hilero bezala, literatur solasaldiak eta umeentzako ipuin kontaketak ere izango dira maiatzean. Gainera, Herri Eskolako ikasleek beste antzerki saio batzuk ere prestatu dituzte. Bestalde, Zilegi Eskolak izango dira (aurrez izena eman behar da), eta hainbat musika emanaldi ere prestatu dira.
EGITARAUA:
Maiatzak 3, igandea:
12:30, Plaza dantzak, Joseba Barandiaran plazan.
Maiatzak 4, astelehena:
09:00-13:00, Dinamizatzailea, KZ Gunean.
Maiatzak 4-10: Aniztasun Astea:
Maiatzak 4, 17:30, kultur anitzen artean bizi eta gure burua kultur aniztasunean ezagutzeko tailerra, ikastolan.
Maiatzak 7, 19:00, Trostan antzerkia, Joseba Barandiaran plazan.
Maiatzak 7, Musika anitza herriko tabernetan, pintxopotea girotzeko.
Maiatzak 8, 18:00, Zine Foruma, gaztelekuan.
Maiatzak 9, 12:00-14:00, Janari Anitza; hainbat herritako janari dastaketa eta musika emanaldiak, Joseba Barandiaran plazan.
Aste osoan zehar, ikastolan, atzerritik etorritako gurasoek beren herriko kultura, ohitura eta janaria ezagutzera emango dituzte.
Aste osoan zehar, argazki erakusketa herriko tabernetan.
Maiatzak 6, asteazkena:
09:30, Zilegi Eskola. Zumba. Doan, kultur etxean. Izenematea: 607 610 687 edo astigarraga@aek.org.
19:30, Musika Eskola ezagutzeko bilera informatiboa.
Maiatzak 9, larunbata:
11:00, Musikarien Autobusa kontzertu pedagogikoa eta instrumentuak probatzeko aukera, Musika Eskolan.
11:30 eta 17:30, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko saioak, kultur etxean. Sarrerak salgai egunean bertan.
Maiatzak 10, igandea:
Zaharren omenaldia: 12:30etan meza Txomiñenea pelotalekuan. Ondoren, Aiztondo eta Astigarren emanaldiak, eta 14:30etan bazkaria, Gure Izarra elkartean.
Maiatzak 13, asteazkena:
17:15, LH4ko ikasleen antzerki emanaldia, kultur etxean: A ze amets arraroa.
18:30, LH5eko ikasleen antzerki emanaldia, kultur etxean: Zirko aldrebesa.
Maiatzak 14, osteguna:
18:00, Ipuin kontaketa: Betiko. 3 urtetik gorakoentzako, kultur etxean.
Maiatzak 15, ostirala, San Isidro:
10:00, Prozesioa eta meza. Ondoren, hamaiketakoa Gure Izarran, eta goizean zehar, Astigarragako baserrietako barazkien erakusketa.
12:30, Idi demak, eta Andoni Egaña eta Sebastian Lizaso bertsolariak.
14:30, Bazkaria eta baserritar zaharrei omenaldia Gure Izarran.
Maiatzak 15, ostirala, San Isidro:
Zamalbide-Bentak auzoan:
11:45, Prozesioa eliza inguruan eta 12:00etan meza.
12:45, Txupinazoa eta salda hartzea, eliz atarian.
13:00, Bertsolariak.
14:00, Lagun arteko bazkaria Auzolan elkartean. Txartelak salgai, maiatzaren 12ra arte: 615 725 869 /669 423 252.
18:00, Idi probak, doan.
Maiatzak 16, larunbata:
Haur eta gazteen eguna, Zamalbide-Bentak auzoan: 10:30etan jolasak, puzgarriak eta tailerrak; 13:30etan haur bazkaria; 14:30etan puzgarriak; 15:30etan apar-festa; 16:00etan mus txapelketa; 17:00etan txokolate-jatea; 20:30etan afari herrikoia musikarekin (txartelak salgai maiatzaren 12ra arte: 637 781 772/656 765 482.
Maiatzak 17, igandea:
Erretiratuen eguna, Zamalbide-Bentak auzoan: 12:00etan meza; 13:00ean Murua eta Lizaso bertsolariak eta salda, eliz atarian; 14:00etan erretiratuen omenezko bazkaria musika eta bertsolariekin, eta 18:00etan herri kirol festa.
Maiatzak 18, astelehena:
09:00-13:00, Dinamizatzailea, KZ Gunean.
Maiatzak 20, asteazkena:
18:00, Hezkuntza hitzaldia kultur etxean: Posible al da mugak jartzea zigorrik gabe?.
*Maiatzak 21 edo 27 (zehazteke):
17:30, Haurren bertso jaialdia kiroldegian.
Maiatzak 22-24: IV. Ilar Eguna:
Maiatzak 22, 18:30, Hitzaldia, udaletxean: Nekazaritza historian haziaren garrantzia
Maiatzak 23, 11:00, udaletxeko kontzejupetik abiatuta, baratzen bisita.
Maiatzak 24, 10:00, Ilar azoka berezia Foru Plazan.
Maiatzak 23, larunbata:
17:30, Haur antzerkia: Capra cu trei iezi, Luceafarul konpainia errumaniarraren eskutik, zuzeneko euskerazko itzulpenarekin. Kultur etxean.
Maiatzak 24, igandea:
11:00, Sagardo dastatze gidatua Zapiain sagardotegian, Izenematea Sagardoetxean: 943 55 05 75 edo info@sagardoarenlurraldea.com.
Maiatzak 25, astelehena:
19:30, Literatur solasaldia, liburutegian, gazteleraz: Julio Llamazaresen Distintas formas de mirar el agua.
Maiatzak 27, asteazkena:
17:15, LH3ko ikasleen antzerki emanaldia, kultur etxean: Amona txoroa.
18:30, LH6ko ikasleen antzerki emanaldia, kultur etxean: Gau misteriotsua.
Maiatzak 27-28:
Zilegi Eskola. Zeinu-hizkuntza (hastapena). Nabarra Oñatz kalea 3ko lokalean, doan. 607 610 687 edo astigarraga@aek.org.
Maiatzak 30, larunbata:
09:00, Pintura erakusketa Joseba Barandiaran plazan.
11:00-13:00, haurrentzako arte txoko irekia.
Maiatzak 30, larunbata:
12:30, Antzerki musikatua Sagardoetxean: Markesaren alaba eta Luixen istorioa.