Bosgarren urtez, Ereñotzuko Mendi Lasterketa egingo dute, ekainaren 7an. Iazko ibilbide bera izango du lasterketak, 12 kilometro ingurukoa, eta izenematea zabalik dago: www.kirolprobak.com web orrian, edo Ibai-Mendi Kirolak dendan, maiatzaren 31 arte, 10 euroan.