Mendekosteko jaietan (maiatzak 24) eta San Joanetan, Etxeberriko haurren danborradan parte hartzeko aukera dago eta asteartean hasiko dira entsaioak. Horrez gain, aurten, helduen danborrada ere berreskuratuko dute (maiatzak 22). Haurren entsaioak astelehenetik ostiralera izango dira 18:30etatik 19:30etara eta helduenak ondoren, 19:30etatik 20:30etara.