Atzo izan zen laugarren eta azken saioa Hernani Erabaki ekimenaren barruan. Saio horietan, herritarrek aukera izan dute proposamenak egiteko, 2016ko Udal Aurrekontuaren 500.000 euro nora bideratu erabaki dadin. Honako gaiak landu zituzten atzo: Parekidetasuna, Kultur Aniztasuna, Lankidetza eta internazionalismoa, eta Gizarte politika.
Dena dela, azken saio irekia atzo izan bazen ere, herritarrek badute aukera oraindik proposamenak egiteko. Gaur da azken eguna. Honako bideak jarri dituzte: Biterin, udaletxean, kiroldegian, Goiz Eguzkin eta Institutuan jarri dituzten buzoietan utzi; edo www.hernani.eus orrian idatzi. Herritarrei dei egiten die Udalak parte hartzeko.