Kalera ateratzeko dei egin du LABek «langileok mobilizatzen jarraitzen dugula ikustarazteko»

Kronika - Erredakzioa 2015ko mai. 1a, 02:00

Gaur, Maiatzak 1, mobiliza­zioak deitu ditu LABek Euskal Herri osoko eskualde desber­dinetan. Eta Buruntzalde mailakoa, Hernanin egingo da. LABek dei egiten die langile guztiei kalera atera­tzeko gaur: «Askoz ere eman­korragoa da langileak eta langileon aldarrikapenak pla­za­ra ateratzea, Euskal Herriko eskualde guztietan ikusga­rriak egitea, Maiatzaren Lehenean langileok mobilizatzen jarra­i­­­­­­­­­­­tzen dugula ikustaraztea».
Manifestazioa eguerdiko 12:00etan abiatuko da Plaza­tik, Langileok borrokan, Eus­kal Herriak aldaketa lemapean.

«Euskal gizarteak hartu behar ditu bere erabakiak»

EH Bilduk dei egiten die he­rri­tarrei gaurko mobiliza­zioetan parte hartzeko. Hala azaldu du: «PPk Madrildik inposatu dituen politika neoliberalek eta EAJk eta UPNk txintik esan gabe onartu dituzten neurri atzerakoiek eragin dute urteetako borrokaren bidez lortutako eskubide sozial eta laboralak deuseztatzea».
EH Bilduk bestelako neurri eta politiken alde egiten duela dio: «Gure arazoei adarretatik heltzeko eta erabakiak guk geuk hartzeko ordua da. He­rritarrok izan behar gara herri honek behar duen eredu eko­nomiko eta soziala zein izan behar den erabaki behar dugu­nak. Herritarrok izan behar ga­ra bizi eta lan kalitate duinak ezartzeko baldintzak jarri behar ditugunak. Pobre­zian bizitzera kondenatzen gaituz­ten Madrildik eta Euro­patik datozen inposizioen aurre­an, EH Bildutik bestelako bidea hartzea proposatzen dugu: euskal gizartea izan behar da bere erabakiak hartu behar dituena. Argi eta ozen diogu: dena erabaki nahi dugu, dena aldatzeko». Eta esku­bi­de sozial eta laboralak berresku­ratzeko, borroka egin behar dela dio kalean, lanean eta instituzioe­tan. «Duintasuna berreskura­tzeaz hitz egiten ari gara».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!