Goizuetako Txino auzoko jaiak gaur hasiko dira. Eta jaiei ekiteko, bertso saioa antolatu dute. Xabier Legarreta eta Julio Soto Nafarroako txapelduna ariko dira bertsotan. Arratsaldeko 20:30etan hasiko da saioa, Zubiondon. Ondoren, 22:30etan, Mus Txapelketa jokatuko da. Sariak: irabazleentzat arkumea, eta bigarrenentzat txuleta eta txakolina.
Egun potoloa bihar, eta krosa
Festetako egun nagusia biharkoa izango da: txupinazoa, Dragoiaren irteera, bazkaria, sabel dantza, trikitilariak, kontzertuak...
Horrez gain, krosa ere izango da goizean, 11:00etatik aurrera. Izen ematea zabalik dago: www.herrikrossa.com. 9 km egin beharko dituzte. Dortsalak ordubete lehenago jaso behar dira. Umeen lasterketa ere izango da, aurretik.
Bazkariko txartelak, Amaian
Bazkariko txartelak salgai daude Amaia kafetegian.
Antolatzaileek dei egiten diete goizuetarrei eta inguruko herritarrei gerturatzeko Txinoko festetara.