Hernaniko Udalak, urtero bezala, Hernaniko Emakumeen Pala Txapelketa antolatu du. Dagoeneko izena emateko epea zabalik dago igandera arte, Hernaniko Udal Kiroldegian. Txapelketa honetan Hernanin bizi direnek edota kiroldegiko bazkideek soilik parte hartu dezakete. Zalantzaren bat edukiz gero, kiroldegian galdetu.