Gerakinetik 1,8 milioi inbertsioetara bideratzea onartu zuen Plenoak

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 30a, 02:00

Astearteko Plenoan hasiera­ko onarpena eman zitzaion 2015e­ko aurrekontuan kreditu alda­ke­ta egiteari. Hau da, 2014ko aurre­kontuko gerakine­tik (aurrez­­kia), 1.800.000 euro inbertsioetara bide­ratzea pro­po­satu du Gobernu Tal­deak eta ho­rrek aldaketa eragin du 2015eko aurrekontuan. Honako proiek­tu­ak eramango lirateke aurrera, diru horrekin: Urumea ikasto­lako patioa estali, Langi­leko jangela haunditu, hez­kun­tza digi­tala, Errugbi elkar­teari la­gun­tza 50 urteurrena dela eta, gazteriari begira etxebizi­tzen alo­kairurako dirulagun­tzak haun­­­ditu, Etxeberri auzo­ko biga­rren urbanizazio fase­ra, bi­de­gorri sa­rea haundi­tzea, AMHERe­kin hitzar­mena haun­ditu… Apirila­ren 18an eman zituz­ten azalpe­nak prentsaurrean.
Gobernu Taldeak alde boz­katu zuen, EAJ-PNV abstenitu egin zen eta PSE-EEk kontra bozkatu zuen.

Prentsan zabaldutako edukiekin, eztabaida
Gai honek eztabaida sortu zuen Gobernu Taldearen eta oposi­zioa­ren artean.
Oposizioak prentsan zabal­du­tako datuen eta iritzien ingu­ru­an hitz egin zuen Aitor Mi­ner oga­sun zinegotziak. EAJri erre­feren­tzia egi­nez, Bilduk kajoian 3.400.000 euro gordeta dauzkala esate­an, ez dela zuzen ari nabar­mendu zuen: «Maiatzeko, urriko eta azken otsaileko ple­noetan egon dira berri emateak eta ez duzue ezer esan. Ogasun batzor­dera ez zine­ten azaldu, beste batzorde asko­tara bezala. Datuak nondik atera­tzen ditu­zue? Nahi­ta ematen dituzue datu okerrak edo bestela ez duzue piperrik uler­tzen», adiera­zi zien oposizio­ko kideei.
Andoni Amonarraiz EAJko boze­ramaileak erantzun zuen kontuhartzailearen datuekin eta udaletxean jasotako azal­pene­kin, bere iritzia eman besterik ez due­la egin: «Nik 3,4 milioiko gera­kina dagoela ikusten badut, ho­rixe esaten dut. Zuk irakur­keta parti­dista egiten duzu. Eta Ba­tzor­­­dea izan aurretik, pren­tsaz enteratu ginen 1.800.000 euro nora bide­ratuko ziren. Ez zitzai­gun aurrez azaldu eta jokaera elektoralista izan da, argi eta gar­bi. Ez zaigu gustatzen zuen lan egiteko modua, eta horixe esan dugu».
Luis Intxauspe alkateak erantzun zion oposizioaren joku politikoa zein den ikasi dutela eta hori dela gustatu ez zaiena: «Zuen joku politikoa ez dago hemen, ez batzordeetan; prentsan dago. Batzordeetan isilik egoten zarete, eta gero, hurrengo egunean, prentsan argitaratzen duzue zuen iritzia. Ikasi egin dugu eta aurrea hartu dizuegu kasu honetan. Gainera, batzordeko deialdia­ren berri bazenuten».
 Minerrek gaineratu zuen lau urteetan erabilitako kriterio berarekin aritu direla aurten ere, baina aurtengo emaitza hobea izan dela. «Hori da kon­tua, espero baino diru sarrera haundiagoak izan ditugulako 2014an, eta gastua­ren jarraipen zorrotza egin dugulako. Lau urte hauetako lanaren emaitza izan da. Hori horrela, gehiago bide­ratuko da inbertsioetara. Eta ez da hauteskunde urtea delako».
Sozialistek ere eman zuten beraien iritzia gaiaren inguru­an: «Ez zaigu ondo iruditu pren­tsaren bidez zabaltzea berria horrela, gurekin kontatu gabe, eta guk gure iritzia besterik ez dugu eman ondoren prentsan».

Beste hainbat puntu
Kale garbiketa zerbitzuaren kon­tratua beste urte betez luzatzea onartu zen. Musika eskolako barne araudia ere bai, zahar­kitua baitzegoen. AMHEReko hitzarme­na ere egokitzea onartu zen. Hitzar­men honen bidez, 6.000 euro gehiago bideratuko ditu Udalak elkartera. Denera: 40.800 euro. Lankidetzara, %0,79 (190.000 euro) bideratzea onartu zen. Eta baita Gaztematikarekin lotuta, lan proposamena ere.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!