Herritarrekin herrira ekimenaren barruan, Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia Hernanira etorriko da gaur. Aldundiko beste ordezkari batzuekin, egun osoko bisita egingo du. Herriko ordezkari politikoekin eta herriko eragileekin bilduko da hernaniarren proiektuak eta kezkak gertutik ezagutzeko asmoz.
Honako taldeekin bilduko da Garitano: udal ordezkari eta langileekin, prentsarekin, azoka bisitatuko du, enpresa arloko bisita egingo du, kirol instalazioak bisitatuko ditu eta herriko eragileekin bilduko da.
Bilera irekia, herritarrekin
Arratsaldeko 19:00etan, herritarrentzako bilera irekia izango da Biteri kanpoaldean. Herritarrek galderak eta iradokizunak egiteko aukera izango dute.
Galderak bildatzeko aukera
Bilerara azaldu ezin dutenek ere izango dute aukera galderak eta iradokizunak egiteko. Horretarako, hiru bide jarri dituzte: kabinetea@gipuzkoa.eus; twitter bidez, @Herritarrekin; edo udaletxean utziz.