Mendi martxa eta bazkaria bihar, Ausa Gaztelu oroituz

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 30a, 02:00

Urtero bezala, bihar, Maia­tzak 1, mendi martxa egingo du Hernani Errotzenek Ausako gaztelua (Zaldibia) zegoen tokira, Aralar inguruko men­dialdean. Gipuzkoako zenbait taldek antolatzen dute txan­goa, antzinako gotorleku nafa­rraren kokalekua bisitatu eta haren memoria berres­ku­ratzeko helburuarekin. Goize­ko 09:00etan abiatuko dira Larrai­tzetik. Ondoren, 11:30e­tan, ome­naldia egingo dute tonto­rrean eta 13:00etan denak Larraitzen elkartu eta ekitaldia egingo dute. Bukatzeko, 14:30etan, bazkaria antolatu dute. Bazkarirako, izena eman behar da aurretik. Horre­tarako: 943 55 60 11 edo 626 671 817.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!