maiatzaren Lehena ospatzeko, hainbat ekitaldi antolatu ditu Goiz Eguzki jubilatu elkarteak. Gaur, Lezoko Aiton Borda eta Hernaniko Goiz Eguzki abesbatzen emanaldia izango da. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera ariko dira kantuan. Lezoko abesbatzak, gainera, Tomas Garbizuren Hernani obra sartuko du bere errepertorioan.
Meza, jokoak... bihar
Bihar, 11:00etan, meza izango da Aita Kardaberaz lorategian. Ondoren, karta jokoetako eta kaleko jolasetako txapeldun eta txapeldunordeei sariak banatuko dizkiete. Jarraian, bazkideek egindako lanen erakusketa jarriko dute ikusgai eta bukatzeko, luntxa izango da.