Ozenki abesbatza Galiziara joango da bihar. Zubia aprobetxatuz, igandera bitarte izango dira han eta larunbatean, elkartrukeko kontzertua eskainiko dute, Vigon, bertako Amadeus abesbatzarekin. 55 lagun joango dira. Eskerrak eman nahi dizkiete udaletxeari emandako laguntzagatik.