Urtero bezala, ostiralean, mendi martxa egingo du Hernani Errotzenek Ausako gaztelua (Zaldibia) zegoen tokira, Aralar inguruko mendialdean. Gipuzkoako zenbait taldek antolatzen dute txangoa, antzinako gotorleku nafarraren kokalekua bisitatu eta haren memoria berreskuratzeko helburuarekin. 09:00etan abiatuko dira Larraitzetik, 11:30etan omenaldia egingo dute tontorrean, 13:00etan ekitaldia izango da Larraitzen eta 14:30etan, bazkaria. Bazkarirako, izena eman behar da: 943 55 60 11 edo 626 671 817.