«Jazzaz gain, badira disko honetan bestelako estiloak: pop, samba edota musika klasikoa»

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 29a, 02:00

Scat izeneko diskoa kaleratu berri du Ainara Ortega abes­lari eta musikari hernania­rrak. Ortegak hamabost urte dara­mazki musikan, profesio­nalki, eta aurretik lan ugari eta des­berdinetan aritu izan den arren, «hauxe da neronek pen­tsatu, sortu eta gorpuz­tu­ta­ko proiek­tua», azaldu dio Kroni­kari. 
Berak moldatutako kantuak dira denak eta konposatuta­koak ere bai, bi (euskeraz eta gazte­leraz). Lau hizkuntzatan abestu du: «ohikoak zaizkidan lau hiz­kuntzatan, ez da bete-lana egi­tea­gatik izan», nabar­mendu du.
Ortega, jazz kantaria da eta harro dagoela dio, baina disko honetan badira bestelako estiloak ere, «pop kutxukoa­goak, samba bat edota musika klasiko pixka bat».
Diskoaren izena nondik da­to­rren ere azaldu du: «Scat hitza, ingelesez eta jazzaren munduan oso ezaguna da. Abeslari edo bokalistek bat bateko soloa egi­teko edo inprobisatzeko erabil­tzen dugun teknika da».

Bost musikari eta «luxuzko gonbidatua»
Scat proiektuko musikariak hauexek izan dira: Iñaki Salva­dor (pianoa eta esku­soinua), Hasier Oleaga (bateria), Javier Mayor (kontrabaxua), Mikel An­dueza (saxoak) eta Baptiste Techer (tronboia). Kantu batean, «luxuzko gonbidatua» ere izan duela azaldu du Ortegak: «Amaia Zubiria; nere ustez gutxi xamar eskertu  izan diogun kantaria eta azken urteetan, telebistako “talentuen” saioak direla eta, besteak beste, ahaz­tutako ezinbesteko abeslaria». 

Lau puntutan, salgai
Hernanin, lau puntutan erosi liteke diskoa: Txantxilla kafe­te­gian,  Kixkal tabernan, Guria tabernan eta Antziola kafete­gian.

Bideopromoa, hemen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!