Maiatzaren Lehena izango da ostiralean eta mobilizazioak deitu ditu LAB sindikatuak, Euskal Herriko eskualde desberdinetan. Buruntzalderako, Hernanin jarri dute hitzordua. 12:00etan abiatuko da manifestazioa Plazatik. Herritarrei dei egiten diete kalera ateratzeko.