2016ko Udal Aurrekontuaren 500.000 euro nora bideratu erabakitzeko, Hernani Erabaki prozesua martxan da. Herritarrek proposamenak egiteko hainbat saio ireki egin dira eta gaur izango da azkena. Honako gaiak landuko dira: Parekidetasuna, Kultur Aniztasuna, Lankidetza eta internazionalismoa eta Gizarte politika. Arratsaldeko 18:00etan izango da, Plaza Feministan.
Haurrentzako txokoa eta zaintza izango da.
Azken eguna bihar, proposamenak bidaltzeko
Saioetara joan ezin duenak, beste bide batzuk ere baditu proposamenak aurkezteko: Biterin, udaletxean, kiroldegian, Goiz Eguzkin eta Institutuan jarri diren buzoien bidez; edo www.hernani.eus orrian. Bihar da azken eguna, eta herritarrei dei egiten die Udalak parte hartzeko.