Lan txukuna, asteburuan egindakoa

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 29a, 02:00

Astigarragako txirrindulariek asteburua lanpetuta pasa dute, eta emaitza politak lortu dituzte. Juniorretan, larunbatean, Gorka Urkiolak 26garren egin zuen Labegaraietako Saria proban, 139 parte hartzaileren artean. Igandean, berriz, Udaberri Sarian hartu zuen parte, Zarautzen, eta aurreko eguneko ahaleginak izan zuen eragina emai­tzan; 77garren egin zuen. Bestalde, kadeteetan, Urko Semperenak 11garren egin zuen Usurbe Sarian, 88 parte hartzaileren artean, eta infantiletan, Irungo Sari Nagusian, Telmo Semperenak bigarren egin zuen, eta Jaime Romerok, 10garren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!