Erraldoi eta buruhaundiek dantzan jarri zituzten astigartar guztiak

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 29a, 02:00

Txirriskla txistulari elkarteak antolatuta, Iruñeako erraldoi eta buruhaundiak izan ziren Astigarragan larunbatean. Haur, gaztetxo eta heldu, denak gerturatu ziren pertsonaia berezi hauek agurtzera eta haiekin jolastera. Bestalde, Iruñeatik etorritako dultzaineroek eta herriko txistulariek musikaz bete zituzten txoko guztiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!