Eskubideen aldeko bidea ehuntzen

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 29a, 02:00

Gure Esku Dagok antolatuta, Ehuntze Eguna izan zen larunbata Astigarragan. Ekainean egingo diren ekitaldi nagusietan erabiliko diren oihalak josi eta apaintzeko aprobetxatu zuten askok, eta ekimenarekin bat egi­teko, beste batzuk. Musika eta giro ona ere ez zen falta izan, Ttakun, Black & White, Ilargia eta Betak taldeen eskutik, besteak beste.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!