Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala jokatu zen igandean Irunen eta zortzi finalisten artean, bertso eskolako bi kide aritu ziren: Andoni eta Beñat Mujika lehengusuak. Oso ondo aritu ziren biak eta kontentu geratu ziren egindako lanarekin.