San Antoniotako kartel lehiaketa, martxan

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 28a, 02:00

Jaiak iragarriko dituen kartelaren bila dabiltza Ereñotzun. Saria: 100 euro. Lanak kultur etxean aurkeztu behar dira, maiatzaren 15a baino lehen. Baldintzak: lanek 12 cm-ko zabalera eta 32 cm-ko altuera izatea; paperezko formatuan edo formatu digitalean aurkeztea; koloretan eta edozein modalitate artistikotan. Kartelean, honako hitzak agertu behar dira: San Antonio Jaiak 2015, Ereñotzu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!