18 urtez azpikoak, Euskal Ligako txapeldunak

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 28a, 02:00

Igandean jokatu zituzten Euskal Ligako azkeneko faseko partiduak Sub 16 eta Sub 18 taldeek, eta azken hauek txapeldun izan dira 50-10 irabazita. Datorren asteburuan, Estatuko Txapelketa jokatzera joango dira Valentziara. Sub 16 taldeak, berriz, oso partidu ona jokatu zuen, baina 14-17 galdu zuen Bera Beraren aurka. Bertako hiru jokalari Sub 18 taldean aritu ziren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!