Herritarrekin Herrira egitasmoaren harira, Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia Hernanin izango da ostegunean. Hernaniko errealitatea ezagutzeko eta herritarrekin zuzeneko harremana izateko egingo du bisita, jakinarazi dutenez.
Galderak eta iradokizunak
Bisitaz gain, bilera irekia egingo dute Martin Garitanok eta hainbat foru ordezkarik. Bertan, herritarrek galderak eta iradokizunak egiteko aukera izango dute. Bilera irekia, 19:00etan izango da Biteri kultur etxean.
Bidaltzeko aukera ere bai
Nabarmendu dute, bilerara azaldu ezin dutenek ere izango dutela aukera galderak eta iradokizunak egiteko. Horretarako, hiru bide jarri dituzte: info@gipuzkoaherritarrekin.net; twitter bidez, @Herritarrekin; edo udaletxean utziz.