Ongi-etorri goxoa jaso zuten, iaz jaiotako umeek

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 28a, 02:00

Atsolorra egin da aurten ere Ereñotzun. Antzinako ohitura hau berreskuratu dute eta urtero, udaberrian, aurreko urtean jaiotako umeak eta euren gurasoak elkartu ohi dira, auzotarrekin batera, ume horien jaiotzak ospatzeko. Igandean egin zen, hain zuzen, eta ongi-etorri goxoa jaso zuten iaz jaiotako haurrek txalapartak, bertsoek eta kantuak girotuta. 2014an, 12 jaioberri izan ziren Ereñotzun, eta horietatik 10ek hartu zuten parte Atsolorrean. Argazkiak eta bideoa, ikusgai. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!