La Caixak Karabeleko saritu du «bere izaera sozial eta solidarioagatik»

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 28a, 02:00

La Caixak Karabeleko ekone­kazaritza etxaldea saritu du «bere izaera sozial eta solida­rioa­gatik», eta proiektua sen­dotzeko laguntza eta babesa eskainiko dio, Gizarte Ekin­tzai­letza programaren barru­an. Programa edo egitasmo ho­rren helburua da inpaktu soziala bilatzen duten proiek­tuei ba­be­sa ematea; hain zuzen, eko­nomia eta inguru­men arloetan jasangarrita­su­na ziurtatu nahi duten enpresa-ekimenei.
La Caixak Karabelekoren helburuak kontuan hartu di­tue­la azaldu dute: «aitzin­daria izatea baratzezaintzaren ingu­ruko entsegu-lanean eta buru­ko osasun arazoak dituzten pertsonen bizi-kalitatea hobe­tzeko lan egitea».

Oier Iurramendi, Amaia Odriozola eta Javi Lopez dira Karabeleko bazkide-langileak. Iurramendik azaldu duenez, ez da erraza izan, baina oso pozik daude emaitzarekin.
Autonomia-erkidego ezber­dine­tatik 287 proiektu aurkez­tu ziren eta horietatik 20 la­gun­duko ditu La Caixak. Eki­men guz­tiak orain gutxi sor­tuta­ko gizarte-enpresenak dira. La Cai­xak, auke­ratutako 20 proiektu horiei, laguntza ekonomikoa (25.000 euro), prestakuntza per­tsona­li­za­tua, enpresa kudea­tzeko lagun­tza eta sareko lana eskainiko die.

Hainbat arlotan lanean
Karabeleko proiektua, 2013ko urrian sortu zen eta fisikoki, 2014ko urtarrilean ekin zion bere jardunari Portu eta Karabel arteko lurretan. Maiatzean, berriz, denda ireki zuten eta uztailean, kontsumo taldea jarri zen martxan.
Martxa onean doala dio Iurramendik. Alde batetik, bu­ru­ko gaixotasuna dutene­kin egiten dute lan, AGIFESe­kin elkarlanean. Denera, 30 lagun dabiltza terapian. Bestetik, pre­soekin ere aritzen dira, Iresgi elkartearen bidez. Eta Her­na­niko ikastetxeetako ikasleekin ere aritzen dira, nekazaritza ekologikoa erakusten.
Horrez gain, ikerketa zen­troa da Karabeleko. Kanpoko barazki barietateekin entsaio­ak egiten ari dira. Eta orain, oste­gunetako azokan ere ba­du­te pos­tua. Nekazaritza ekolo­gi­ko­rako landareak saltzen dituzte.

Uholdeen ondoren, auzolana
Azken uholdeek kalte haun­diak eragin zituzten Karabele­kon. Pixkanaka lehengora bueltatzen ari dira eta auzolan deialdiari erantzunez, 30 lagunek eman zuten laguntza eskertu nahi izan dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!