Antzezlana eta eztabaidarako tartea, gaur

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 28a, 02:00

Dei egin du Izan gizon! taldeak «gogoetan eta autokritikan sakontzen jarrai dezagun». Hain zuzen, antzerkia eta ezta­baidarako tartea antolatu ditu gaur. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango da Biterin.
Macho-Maris izeneko antzezlana eskainiko dute. Azaldu dutenez, barneratuta dituzten kode matxisten aur­ka errebelatzen eta ema­ku­meekiko berdintasuna lortzen saiatzen ari diren gizonei eskainitako espektakulua da. Sarrera irekia eta doakoa da. Gaztelaniaz izango da an­tzez­lana. Berdintasun Kon­tsei­luak eta Udalak lagundua da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!