Poesia, musika eta dantza, denetik dauka Zeru horren infernuak ikuskizunak. Joxan Goikoetxea hernaniarra da zuzendaria, eta Donostiako Victoria Eugenian estreinatu ondoren, maiatzaren 8an eskainiko dute Hernanin, 20:00etan Biterin.
William Shakespeare ezagunaren sonetoak entzungo dira emanaldian, Juan Garziak itzuliak, eta euskal kulturako zenbait ordezkarik errezitatuta. Sonetoei, musikaz lagunduko die Goikoetxeak berak, eta melodiak, berriz, Olatz Prat, Estitxu Pinatxo, Amaia Azkue eta Petti kantariek abestuko dituzte.
Ikuskizunaren oinarrian dago, hizkuntza baten maila neurtzeko moduetako bat dela, Shakespeareren lanen itzulpen eta asimilazio maila.
Sarrerak salgai, gaurtik
Emanaldia ikusteko sarrerak gaur bertan jarriko dira salgai, Biteri kultur etxean.
7 euroan eskuratu ahal izango dira.