Badaukazu Andre Kalearen anekdotarik, pasarterik, oroitzapenik edo bitxikeriarik? Horren bila dabiltza Alaitz Arenzana eta Maria Ibarretxe artistak. Artelana egingo dute Andre Kalerako, eta nolakoa izango den erabakitzeko lanetan ari dira. Horregatik, jaso nahi dituzte kalearekin lotura duten pertsonen ekarpenak.
Horretarako, bilera deitu dute gaur, 19:00etan Biterin, eta dei egin diete herritar guztiei, parte hartzeko.
Tabakalerak aukeratu du Andre Kalea, Kalandria taldeak proposatuta, bertan artelana jartzeko, Komanditario berriak ekimenaren barruan.
«Andre Kalearen iragana, oraina eta geroa lotu nahi dira artelanean»
Egingo duten artelanean, artistek lotu nahi dituzte «Andre Kalearen iragana, oraina eta geroa», eta horregatik, den-denen ekarpenak behar dituzte.