Borobiltzea bakarrik falta da!

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 27a, 02:00

Haundia egin zuen atzo Her­nanik, ligako bigarren itzuli osoan bezala. Partidu bikaina jokatu zuten Altamiran, eta Ordiziari derbia kendu baka­rrik ez, erasoko bonusa ere lortu zuten. Bost puntu, beraz, oraindik ere gorago begira­tze­ko aukera ematen diotenak.
Izan ere, Vigo gainditu badute, eta hiru puntu atzetik utzi, Bartzelona harrapatzea ere eskura daukate hiruko­lo­reek, hiru puntu gainetik. Matematikak errazak dira, kasu honetan: Bartzelonaren kontra jokatuko dute azken partidua, igandean Landaren. Irabazita, zuzenean salbatuko da Hernani.

17 puntu segidan
Atzoko derbia oso berdinduta joan zen, 21-15 zirela Hernanik partzial erabakigarria lortu zuen arte: 17 puntu segidan, eta garaipena eta bonusa poltsikora.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!