Hirugarren saioa, Gabriel Zelaian

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 27a, 02:00

Proposamenak egiteko azken astean sartu da Hernani Era­baki prozesua. Beraz, buruan daukan ideia bota ez duenak, egunotan dauka aukera. Ho­rre­tarako bide bat, saio ire­kietan parte hartzea da. Gaur eta etzi egingo dira azke­neko biak.
Gaurkoa 19:00e­tan izango da, Gabriel Zela­ia erai­kinean (Florida auzoa, 28), eta gai jakin batzuei buruzko proposamenak bilduko dituzte: tokiko gara­pe­na, ingurumena eta natur ba­lia­bideak, hondakinak, energia, merkataritza, turismoa, eta lan eta enplegu eremua.
Etzi, berriz, 18:00e­tan izango da saioa, Plaza Feministan. Gaiak: parekidetasuna, kultur aniztasuna, lankidetza eta internazionalismoa, eta gizarte politika.

Buzoietan eta interneten, osteguna arte
Saioetara joaterik ez duenak, beste bide batzuk ere baditu, proposamenak aurkezteko: Bite­rin, udale­txean, kirolde­gian, Goiz Eguzkin eta Ins­titutuan jarri diren buzoietan utzita; edo www.hernani.eus.
Osteguna da azken eguna, eta herritarrak animatu dituz­te parte hartzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!