Hautestontzi erraldoia atzo, eta erabakitzeko eskubidea bihar

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 27a, 02:00

Udaberri Festa ospatu zuten atzo, Ave Maria parkean, erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Denetik izan zen bertan. Hasteko, herriko kirolariak aritu ziren lehian, proba berezietan, mozkortu antzean ere bai. Ondoren, bakoitzak apaindutako oihal zatiak elkartu, eta oihal erraldoi bat osatu zuten denen artean. Eta bukatzeko, oihalak hautestontziari itsatsi zizkioten, hautestontzi erraldoi bati, biharko egunean erabakitzeko eskubidearen oinarria izatea nahi dutena. Eta bitartean, hamaika herrialdetako pintxoak, dantza saioak, abentura jolasak... izan ziren, egunaz gozatzeko. Atzoko irudiekin, bideoa osatu du Kronikak, eta ikusgai dago interneten: www.kronika.eus web orrian, edo argazkiko QR kodigoa eskaneatuta, smartphone edo tabletarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!