Ehuntze Eguna gaur, erabakitzeko eskubidearen alde

Kronika - Erredakzioa 2015ko api. 25a, 02:00

Gure Esku Dagok antolatuta, Ehuntze Eguna izango da gaur Astigarragan. Beste hainbat herritan ere bat egingo dute ekimenarekin, Euskal Herria­ren etorkizuna ehuntzeko bideari hasiera emateko asmoz.

Oihal zatiak apaindu eta josi
Joseba Barandiaran plazan jarri dute hitzordua eguerdiko 12:00etan. Bertan, oihal zatiak apaindu eta elkarrekin josiko dira, denen artean oihal erraldoi bat osatzeko. Oihalak apaintzeko,  norberak eraman behar du materiala: mar­goak, tenpe­rak...
Horrez gain, oihal zatiak eta kamixeta berriak erosteko aukera ere izango da, plazan bertan.

Kontzertuak ere bai
Ekitaldia girotzeko, kontzertuak ere izango dira. Musika eskolako taldeek joko dute, hain zuzen: Ttakun, Black & White, Ilargia eta Betak. Ekitaldia 14:00ak aldera bukatuko da.
Herritarrei animatzeko eta plazara hurbiltzeko dei egiten diete.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!