Faborito ziren, faborito argiak, eta garbi erakutsi zuten zergatik, V. Sagardoaren Txapelketako finalean. Ezustekoari ez zioten zirrikiturik ere utzi Zeberio IIk eta Endikak, eta erraz jantzi zuten txapela Uterga eta Olazarri nagusituta (40-27), atzo.
Jaun eta jabe, hasiera-hasieratik
Partidua hasi, eta berehala hartu zuten alde haundia markagailuan (10-2). Eta bide horretatik jarraitu zuen partiduak. Endika atzean nagusi, eta Zeberio II tantoak bukatzen, tartea haunditu besterik ez zen egin (25-10). Txapela ordurako gorria zela, markagailua txukuntzea lortu zuten Utergak eta Olazarrek (31-17), baina buelta emateko aukera izpirik ez zen inon ageri.
Azkenean, kantxan bezain nabarmena izan zen aldea, markagailuan ere (40-27).